XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAUGARREN EGUNEAN.

- Uretan aztertu ditut antzara basatiak.

Uxatu nik, eta hegiraino joan dira lehendabizi, eta korrika abiatu dira gero lehorretik hegaldatu aitzin.

Ezin daitezke urgainetik beretik hegaz abia.

- Eskolako teilatuan ohartu natzaio ni txori bati.

Joaterakoan beheruntz bezala egin du; baina hegalak apur batez mogitu, eta goruntz abiatu da.

Badirudi hegalei eragitean, beheruntz botatzen duela aidea.

- Lumen zabalerak eusten ditu, ene ustez.

Hegalak mogitzen ez dituen txori bat aztertu beharko litzake.

BOSKARREN EGUNEAN

- Nola egiten duten hegaz aidekoek deritzan B.T. bat bada; eta problemaren berri eman lizaiguke agian.

- Bele bat aztertu dut.

Hegalak jexten dituenean, pittin bat altxatzen bide da, eta hegalak gora jasotzean, apur bat behera jexten.

- Hortaz, ezin liteke gora joan.

- BT 84-an dionez Bréguet jaunak beleak ikertu ditu.

Hori da errazena.

Paraxuten zuloek, bestalde, zerbaitetarako balio dukete.

Beste gauza batez ere ohartu naiz: gizonek asmatu dituzten aideko guztiek dutela beren buztana.

- Itxaferoak, berriz, misiloak, buztanik ez du.